11/2007 eta Adobe PDF-ri buruz jakin behar duzun guztia

Comuníquese de la manera que siempre ha deseado

Zer esaten du 11/2007 Legeak?

Zerbitzu Publikoetarako Hiritarren Sarrera Elektronikoaren Legea (LAECSP), 11/2007 Legea izenaz ezagunagoa, Espainiako herri-administrazioaren kudeaketa modernizatzeko azken hamarraldietako erronka nagusia da.

Administrazioarekin harreman elektronikoa edukitzeko aukera eskubide bihurtzen du lege honek, eta beraz, Administrazioak nahitaez ipini behar ditu beharreko tresna eta sistemak.

11/2007 Legea. Hiritarra klik batera

LAECSP Legeak espediente elektroniko kateanitzaren ezarpena du helburu nagusi. Horrek esan nahi du Herri-administrazioaren edozein mailatako –udala, autonomia, estatua– edozein erakunderen front-office-tik beretik trazabilitate digitaleko dokumentazioa sortuko eta kudeatuko dela.

Helburu nagusia azaltzeaz gainera, 11/2007 Legeak nahitaez bete beharreko batzuk zehazten ditu helburua lortzeko xedean. Esate baterako, bitarteko elektroniko edo telematikoen bidez igorririko dokumentuak legeak onartuak izateko irizpideak zehazten ditu. Era berean, zerbitzu publiko elektronikoen erabiltzaileei begira, beren tramitazioen egoerari buruzko informazioa eskuragarri egoteko agintzen du. Informazio honek gutxienez sailaren edo unitate arduradunaren identifikazioa emango du, eta prozedura zein fasetan dagoen adieraziko du. Dagoeneko herri-administrazioen esku dagoen dokumentazioa ez aurkezteko eskubidea aitortzen die legeak hiritarrei, eta dokumentuaren formatua edo euskarria aldatzeko aukera ematen die haien egiaztatzeko balioa galdu gabe.

Azken batean, administrazio prozeduren egokitzapena eta erraztasuna sustatzen du 11/2007 Legearen izpirituak, hiritarrak helburu dituzten zerbitzu publikoak garatzeko,
eta ez tramitera edo prozesura mugatutako zerbitzu publikoak izateko.

Lege hau betetzeak dakartzan erronkak ezagutu eta Adobe PDF eta Adobe® Acrobat® 9-k nola lagundu zaitzaketen jakin nahi baduzu, 11/2007 Legeari buruzko txosten osoa deskarga ezazu .

Arrakasta kasuak ›

Bizkaiko Foru Aldundia

logo

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza sailak, Lantik enpresa publikoarekin elkarlanean, Adobe tresnak erabiltzen ditu bere 700.00tik gorako zergadunei datu fiskalen kontsulta erraztearren.

Formularioen benetako adibideak ›

(INEM) - Enpleguko Institutoa. Estatuko enplegu-zerbitzu publikoa:
Langabezia-sorospena (603Kb PDF)

Formulario elektronikoak ezarri behar dituzu?

Aholkularitza behar al duzu? ›